LEIZARAN autobusen ibilbidea bidaiarien garraioan garatu izan da beti. 1965.urtean hasi zen ibilbide hau, Rufino Mariezkurrena jaunak Land Rover ibilgailu bat erosi zuenean Leitzako Sarrio paper lantegira inguruko hainbat herrietatik langileak garraiatzeko. Eskaera haundia zela ikusirik, 44 eserlekuko Barreiros ibilgailua erosi zuen, gerora etorri zen 11 eserlekuko Mercedes ibilgailua. Orduantxe batu zitzaion proiektu honetan Angel anaia. Pixkanaka 4 autobus izatera iritsi zen eta zerbitzu berriak azalduz zioazen neurrian Hirugarren anaia batu zitzaien, Juanito.
Momentu hartan sortu zen gaur egun ezagutzen dugun "Leizaran autobusak, Mariezkurrena anaiak".
Gaur egun bigarren belaunaldia da Leizaran autobusen gidaritzapean dagoena. Leitza eta Donezteben kokaturik, "Leizaran autobusak" bezeroei zerbitzurik oberena eskeintzen du.
"Leizaran autobusak" konpromezua du helburu, horrexegatik eskeintzen dugu gure profesionaltasun, hurbiltasun, fidagarritasun eta segurtasunik haundiena. Egun MERCEDES eta MAN bezelako azken belaunaldiko 18 ibilgailu ditu, honek ematen duen teknologia eta fidagarritasunarekin.
Leizaranek, osorik betetzen ditu bidaiarien garraiorako momentuko lege eta arau guztiak.Gure autobus guztiek igaro behar izaten dituzte azterketa tekniko zorrotzak, ibilgailuen ibilera egokia bermatzen dutenak.
Bezeroaren eskura jarri ditugu hainbat neurri eta eserleku kopuru dituzten autobusak. Hauek ezkeneko ezaugarriekin osaturik daude, hala nola:Eserleku atzeragarriak, klimatizadgailua, leihoetako kristal bikoitz ilunduak , argiztapen norbanakoa, DVD, hozkailua, tamaina haundiko azpikaldea, eta honako segurtasun sistemak: Gerrikoaren 2 erantsi leku dituzten eserlekuak R80 araudiak dioen bezela, iraultzearen kontrako estruktura, ABS, ASR y ESP, abiadura mugatzaileak, emergentziazko irteerak…
Leitzan "LEIZARAN AUTOBUSAK" duen pabilioia. Eskuineko argazkian autobusen garbilekua.