top of page

ZERBITZUAK

PRIBATUAK-LANTOKIAK:LEIZARAN AUTOBUSAK bezeroaren esku uzten ditu urtetako esperientzia duen gidari taldea. Beraiek zaintzen dituzte inork bezela bezeroak dituen beharrak. Gure autobusak azkeneko segurtasun sistemak dituzten ibilgailuak dira hala nola, klimatizagailu, audio, bideo etabar luze bat.

 

ESKOLA GARRAIOA: Egun LEIZARAN AUTOBUSAK inguruko herrietako eskola garraioa burutzen ari da. Eskola, institutu eta eskola pribatuak. 

Eskola hauen eskura daude bidaia, txango eta eskola bertatik antolatu ditezken ibiladietarako gure autobusak.

 

OHIKO GARRAIOA: Leitzatik eguneroko joan etorriko zerbitzua egiten du Iruñea, Doneztebe eta Tolosara. Tartean dauden herrietan ere geldialdiak egin ohi ditugu. 

 

ATERALDIAK: Ezkon agurrak, ezkontzak, Bataioak, jaunhartzeak…Egun hauetan etxean bertan hartuko zaitu autobusak eta egun haundia amaitzean bertara itzuliko da.

 

TXANGOAK:Bidaiaren bat egitea pentsatzen baduzu, autobusa da bidaiatzeko modurik egoki eta erosoena hala nola laguneki edo familiarekin egiteko.

 

bottom of page